Oraingo sarrera honetan, aurreko egunetan burututako post-testaren emaitzak aztertuko ditut.
Aipatu beharrekoa da, garagardoaren kontsumitzaileak gizonak direla gehienbat. Nahiz eta inkesten erdia emakumeak erantzun, konturatu nahiz, emakumeak gutxiago kontsumitzen dutela. Beraz Heineken garagardoaren kontsumitzailearen perfila 18- 30 urte bitarteko gizonak dira.
Aurretik uste nuen bezala, Heinekeren kanpaina inpaktu hona izan du, hau da eraginkorra izan da. Inkestatuen %80ak iragarkia gogoratzen du, modu positiboan gainera. %10ak gogoratu du, baina nire laguntzarekin; haien esanetan hainbeste iragarki egonda ezinezkoa da iragarki guztiak gogoratzea. Azkenik, %10ak ez du iragarkia gogoratzen.Horrela, iragarkia gogoratzen zutenen %90ak oso gustoko izan du kanpaina. Hau oso positiboa da iragarki bat eraginkorra izateko, ikusleek gustoko izan behar dutelako. Ehuneko hamarrak, ez dauka iritzirik, beraz, ez du iragarkia baloratzen. Iragarkiak beraz oso arrera hona izan du, baina zer gogoratzen dute ikusleek? gehienek %60a pertsonaiak gogoratzen dituzte; hau da emakumeak eta gizonak bakoitzak etxearen leku batean). %30ak irudiak gogoratzen dituzte: emakumeak garrasika jantzi-gelan eta gizonak gauza bera egiten baina Heineken garagardoaz betetako izozgailuan. Azkenik, %10ak mezua gogoratzen du.
Bestetik, konturatu naiz, inkestatuen erdia baino gehiago oso estereotipatuta dagoela uste du; hots, emakumeak bere arropa kontuetan daude, eta gizonak garagardoarekin. Hala ere %35ak ez du horrela ikusi, eta humore bezala artu du. Hori dela eta ikusi dezakegu, nola inkestadunak, orokorrean, jarrera honez hartu dituztela estereotipoen ezarketa. Ildo beratik jarraituz, inkestadunen %80 a inguru, ideia oso orijinala bezala baloratu dute spota. Bestetik %20ak nahiko orijinala dela esan du.
Beraz, iragarlearen helburua bete dela esan dezakegu: iragarkia gogoratzen da, gustokoa dute, eta gainera orijinal bezala baloratuta dago eta gainera, Heineken markarekin ondo identifikatzen dute, Heineken-ren identitate zeinuak iragarkian agertzen direlako: kolore berdea.
|