Malena ahastuko dugu gaurko sarreran, blogg honen bizitzari parentesi bat eginez. Horaingo honetan,Katixak, iragarleek prestatzen dituzten eraginkortasun jaialdiei buruzko ausnarketa "sakona" eskatu digu. Publizitate munduan hainbat jaialdi aurkitzen ditugu. Guztientzat ezagunentak, kreatibitate jaialdiak dira. Jaildi hauetan iragarkien alde artistikoa azpimarratzen da. Hauek agentziek eratzen dituzte eta, hauen eta kreatiboen ospea lortzea dute helburutzat. Bestetik, eta gure interes osoa daukatena, Eraginkortasun jaialdiak ditugu. Huek, aurrekoak ez bezala, iragarleek beraiek eratzen dituzte; kasu honetan "Asociacion EspaƱola de Anunciantes" delako erakundeak antolatzen du jaildi hau. Bertan erakundeko kide diren , eta bertan parte hartu nahi duten iragarle empresek parte hartzen dute, haien iragarkia, marketing plana eta kanpainiak izandako eraginak (zenbakiak) presentatzen, ondoren eraginkortasun gehien lortu duten iragarleak sarituz. Bi publizitate jaialdi hauen alderik nabarmena antolatzaileak dira; lehenengoa agentziek eratzen dute, hauen ospea eta izen ona azpimarratzeko eta iragarleek haien zerbitsuak kontratatzeko. Eraginkortasun jaialdiak aldiz, iragarleek eratzen dituzte. Honen arrazoia haien publizitatea egitea da ere, haien izen ona besteen gainetik erakusteko. Gainera, kreatibitate jaialdietan ez bezala, dibertimendua eta edertasuna baloratzen dira saridunak izendatzerakoan.
|