Gaur Katixak 10 iragarki jarri dizkigu aztergai, hondoren, blog erdi argi honetan, gure ondorioztapenak idazteko. Horrela, taula bat bete behar izan dugu klasean, iragarki bakoitzari elementu batzuk ikusiz; hots, argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak...
Hona emen aukeratu ditugun iragarki batsuk:
Lays - La bolsa de la suerte
Honda- insingh- ecodesafio
Repsol- Gloria
Radical - Massive attack
Beathe Uhse - Child lock
Hauetatik aparte, iragarki hauek ere aztertu ditugu:
- Castilla y leon - tierra de sabores - Ford - Concesionario - Orange - una y no mas - Mercedes - Chocolate
Iragarki hauek aztertzerakoan konturatu nahiz, emozional edo arrazional barruan sailkatzerakoan, bien arteko konbinaketa nagusitzen dela. Hala ere, emozional kutxua ia guztietan ageri da; produktu bat iragartzerakoan informazio objektiboa eman ez ezik, ikuslea unkitu behar da. Castilla y Leon tierra de sabor iragarkia mixtoa dela esan dezakegu, baina ikutu emozionalak ditu ere. Bestetik, Ecodesafio Honda iragarkia mixtoa ere, baina oraingoan, ikutu arrazional gehiago dauka.
Iragarkiak umoreaerakuztea, nire ustetan, puntu garrantzitsua da; iragarkiak informatu ez ezik dibertitu behar baidutelako. Bina ateratako ondorioztapena oso bestelako da: 10 iragarkitik 3 bakarrik kutxu umoriztikoa zeukan. Honen arrazoia ateratzerakoa honako hau ondorioztatu dut: publizitateak jasten dagoen krisiagatik, umorea alde batera uztea erabaki da, aspektu formaletara murriztuz, efektiboagoak izango direlaren ustean.
Hala ere, ez dira beti didaktikoak izaten ,nahiz eta umoretsuak ez izan. Badirudi, iragarkiak ikasteko ez direla; irakatzi nahi duten iragarkiak, beharbada, erakargarriak ez direlako. Horregatik iragarle gehienek, beste estrategia batzuk jarraitzen dituzte; bide originalagoak erabiltzen dituzte, ikusleak produktuarengatik erakarrituak izateko. Honen adibidetzat, Repsolen Gloria iragarkia aipatuko dut. Bertan repsolen informazioa eman beharrean, unkitzea erabaki dute, musika abesti nagusia bezala erabiliz.
Iragarkiak erakargarriak suertatzeko, askotan musika erabiltzen da: bai off-eko musika, bai zuzeneko musika eta baita ondo musika ere. Aztertu ditugun 10 iragarkietatik, 8 musika erabiltzen dute. Zortzi hauetatik gehienak ondoko musika erabiltzen dute eta 2 bakarrik (repsol eta orange) abesti nagusia.
Hainbeste publizitatea dagoenez, iragarleek bestelako metodoak erabili behar dituzte ikuslea erakartzeko. Modan dago pertsonai ospetsuak kontratatzea markaren irudia izateko. Pertsonai hauek, gehienbat, kirolariak dira eta gainera gizonezkoak (emakumei zuzenduta dauden produktuetan izan ezik). Gure azterketan ikus dezakegu, nola 2 iragarkietan kirolari ospetsuak agertzen dira: Dani Pedrosa. Bestetik Castilla y Leon iragarkian C.S.I telesaileko aktore famatua agertzen da. Hau sexismoaren adierazgarri izan daiteke, baina ondorengo puntuan argiago ikusiko dugu.
Azkenik, gizonezkoen nagusitasun hau, over ahotsean ere ikusten da. Emakumeei zuzenduta ez dauden iragarkietan ez dira inoiz hauen ahotsik entzuten. Beti gizonezkoak agertzen dira; beharbada, gure gizartean, gizonezko ahotsa aditua bezala hartuta dagoelako. Hau emakumeak alde batera ustea da, eta gure burua beztertua ikusten dut. Hala ere, onartu behar dut, gizonezkoen ahotza grabeagoa, gogorragoa, eta indartsuagoa izanik, pertsuazio botere handiagoa izan dezakela. Aztertu ditugun iragarki guztietan gizonezkoen ahotzak agertzen zire.