MuerTe DulCe

viernes, 15 de mayo de 2009
7. Los limites de la publicidad
Fernando Trias de Bes, "El Pais semanal"ean 2005.urteko abuztuan, argitaratutako testua dugu aztergai. Artikulu hau publizitateak gaur egun dituen limiteei buruz aritzen da. Horrela egileak datu batzuk emanda, ondorioak eta iritziak azalduko ditu.

http://www.elpais.com/articulo/portada/limites
/publicidad/elpeputec/20050828elpepspor_13/Tes

Publizitatea, medio guztietan, izugarrizko indarra dauka gure egungo gizartean. Irargaleak saldu nahi du, eta horretarako, askotan edozein estrategia jarraitzen dute. Hain eragin handia
dauka eta hain idartsua da, ze hainbat kontsumitzaile asoziazio, iragarkiak jorratzen dituzten mezuak kontu handiz aztertzen dituzte, eskubideren bat bortxatzerakotan hauen gainean salaketa bat jartzeko inongo arazorik ez dutelarik.

Ildo hori jarraituz, guztiontzat ezagunak diren, medioetatik kenduak izan diren kanpainak daude; hala nola, Axeren "Marcales el camino" edo Dolce&Gabbanaren kartelak. Badaude funtsa daukaten salaketak, baina beste hainbat ez lukete horrelako erantzunik izan behar. Gizartea denagatik kexatzen delaren puntura heldu da, eta horrela, hainbat iragarki "silegien" gainean salaketak agertu dira. Baina nahiz eta salaketak zentsurik ez izan, iragarleari ez zaio komeni auzitegietan sartzea, denbora eta diru asko galtzen dutelako. Auzia amaitu harte fabrikatzaileak ezin izango du beste iragarkirik plazaratu, eta hori publizitate munduan ezinezkoa da. Hori dela eta, fabrikatzaileak ezin du ala arrikurik jasan eta zalantzaren aurrean, kanpaina seguruagoak aukeratuko dituzte nahiz eta publizitarioki, erakargarriagoak ez izan.



Heinzen iragarki zentsuratuta




Axeren iragarki zentsuratuta








Guzti hau dela eta iragarleek, iragarkiak merkatuarazi aurretik Autocontrol deitzen den sail batetik pasatzen dira, behin iragarkia onartua egon, merkatuarazteko. Horrela, iragarleek eta agentziek, dirua eta denbora aurrezten dute. Hala ere, nahiz eta Autocontrolek iragarkia onartu, salatuak izan diren iragarkiak daude.

Aspektu honetan, publizitarioek, kontraesan bat salatzen dute: zergaitik publizitatean murriten dena, telebistan eta beste medioen edukien barruan onartuta dago? Nire ustetan oso argi dago. Iragarkiak eroslearengan eragin nahi du modu zuzenean eta agerikoan. Horregatik kontsumitzaileek hain zorrotz jartzen dira, haien eskubideak bortxatuta ikusi nahi ez dutelako. Baina egia da ere, TBren beste edukien barruan eskubide hauek bortxatzen dituzten elementu gehiago daudela: haurren esku dauden marrazki sexistak, estereotipatuta dauden tele-sailak eta biolentzia extremoaerakuzten dituzten filmak. Bina bien artean agerikoa den ezberdintasun bat dago: publizitateak erostera bultzatzen gaituen bitartean, Tb edukia aisialdian eta borondatez ikusten da.


Bestetik, tabakoa eta 20Âștik gorako edari alkoholikoak ezin dira medio publikoetan iragarri; baina gero saltokietan edonor erosi dezake. Hori paradoxa bat dirudi arren, ematen da. Hala ere, ulergarria izan daiteke TBren eta beste medio batzuk daukaten audientziagatik, produktu horiek osasunerako "kaltegarriak" direlako eta adingabekoek honen kontsumoa debekatuta daukatelako. Hau horrela izan arren, nire ustetan, debekatuta dago produktu zehatz hauen publizitatea egitea iritzi pu blikoak eman dien garrantziagatik. Horain dela 10 urte, hau pentsaezina izango lirateke. Baina tabakoaren kontsumoa kaltegarria zelaren ideia gizartean sartu zenetik, iritzi publikoak hohen aurkako ideia sendoa erakuzten hasi zen. Era berean, gure gaurko gizartean alkoholak gazteriaren inguruan arazo ugari sorrarazi ditu. Astebururo DYAk dei pila bat jasotzen ditu, edari hauengatik suertatutako toxikazioagatik. Hala ere, estatuarentzat eta interese pribatuentzat, errentagarritasun handia aterako zuten tabakoa eta alkohola iragatzea legepean egongo bali. Baina iritzi publikoak ez zuen hori onartuko, eta ez onarapen soziala eragingo zuen.




- Non kokatuko zenuke zure burua: protekzionismoaren muturrean ala askatasunaren muturrean?

Ez dut uste nire burua inongo muturrean kokatuko nuenik; esaten denez, "hay que buscar el equilibrio". Publizitate gainezka dagoen gizarte honetan kreatiboek gero eta spot deigarriagoak egin behar dituzte, eta zentsura honekin haien ideiak errepresentazea galaratzen da. Hala ere, edozein ideia ezin da plazaratu; hots, giza-talde bati iraintzen duen edozein irudi edo iragarki bidegaitzak dira, baina beti benetako irainak izanik. Lehen esan dudan moduan, gaur egun, gizakiak edozergaitik kexatzen dira, eta giza-elkarte batzuk irainak ikusten dituzte ez daudenen tokian. Beraz, publizitarioek eta kreatiboek errespetua izan behar dute buruan spotak egiterakoan, gende asko ikusiko baitituzte eta medioetan erakuzten dena, gure gizartearen talde batzuentzat ( gazteak, umeak...), eredu da.

posted by Malena @ 20:45  
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home
 

© 2006 MuerTe DulCe | Blogger Templates by Gecko & Fly.
No part of the content or the blog may be reproduced without permission.
Learn how to Make Money Online at GeckoandFly
First Aid and Health Information at Medical Health

 
 

Web This Blog
About Me


Name: Malena
Home: Getxo, Bizkaia, Spain
About Me:
See my complete profile

Previous Post
Archives
Links
Affiliates

make money online blogger templates