MuerTe DulCe

sábado, 23 de mayo de 2009
8. Sexismoa publizitatean... bai edo ez?
Gaur gizarte sexista batean bizi gara oraindik. Emakumeen irudia estereotipatua dago gustiz; gainera objektu sexuala bezala eta etxeko- andrea bezala hartuta dago bai publizitatean eta baita gizartearen hainbat arloetan.

Publizitatean emakumearen irudia maiz erabiltzen da, baina ez aditua bezala. Erreklamo bezala erabiltzen da, saltzen duen objektua bezala.

Hala ere, gaur, Emakunde bezalako elkarte feministek, publizitatean, gure irudiari egiten zaion tratamenduari dagokionez oso azterketa zorrotzak egiten dituzte. Edonolako degradazioak egitekotan salaketa bat erakusten dute, eta iragarki hau zentsuratuta izango da.

Gaurko klasean 15 iragarki aukeratu ditugu, aleatorioki, ondoren publizitatean dagoen sexismoari buruz ausartzeko.


1- Gallina blanca:

Nire ustetan, arazo sexista honi dagokionez, oso iragarki egokia da. Jateko produktuak iragartzen direnenean emakumeak agertzen dira. Iragarki mota hauetan badira adituak, haiek direlako erosketa egiten dutenak."Gallina Blanca"k beste modu bat aukeratu du: emakumea eta gizona sukaldean kokatzen ditu maila berean. Hala ere, emakumeak erakusten dio gizonari janaria hobeto prestatzeko trukua. Hala ere, hau ez da matxismoaren adierazgarri; gizona amantala darama eta interes asko erakusten du sukaldeko produktu honen gainean. Beraz, bi pertsonaien elkarrizketa igualitarioa bultzatzen da.

Gallina blanca - Esencias



2- LMN freskagarria:

Iragarki hau ez zen Espainiar estatuan zabaldu, ez baita emen saltzen den produktua. Nire ustetan, iragarki hau neutroa da; ez du emakumeon irudia iraintzen. Izan ere, ohartu naiz, emakumeen irudirik ez dela agertzen; bakarrik gizonak eta neskatxa batzuk.

3- Intel:

Berriro ere, iragarki ez-sexista baten aurrean gaude. Izan ere, la arloan, gizonezko eta emakumezkoen pluralitatea azaltzen da. Hala ere, "tikismikiz" jarriz gero, esan dezakegu, tramankulua aurkitzen duena gizonezkoa dela, sexu maskulinoaren dominazio edo nagusitasunaren adierazgarri giza.

4- Simyo:

Oraingo honetan, sexista den iragarkia dugu. Ez guztiz sexista Axek egiten dituen iragarkiak bezala, baina ukitu sexista sendoak ditu. Iragarkian nahiko itsusia den gizon bat agertzen da. Bere inguruan bi sexuetako pertsonaiak daude, baina emakume ederren irudiak nagusitzen dira. Emakumeak ederrak, gizona ez. Gainera, agertzen diren emakumeak, objektuak bailitzate moduan agertzen dira: azafatak, gauzak sostengatzen. Ekintzan ez dute zeregin inportanterik.

5- Trina:

Hona emen nire gustoko den iragarki ez-sexista. Trinak, pasaden urteko ildoa jarraituz, gazteriari zuzendutako iragarkia egin du aurtengo udarako. Spot-ean gizonak eta emakumeak agertzen dira, aisialdian, abesten eta trina edaten.


Trina - el ligon



6- Coca cola:

Iragarki hau, itxuraz, neutroa da. Hasieran istorio bat kontatzen zaigu, fantasia baten modua. Ondoren bi sexuetako pertsonak hurbiltzen dira, guztiok batera coca- cola edateko. Hala ere esan behar dut plano motz batzuetan puntu sexualak diren emakumearen gorputzaren atalak agertzen direla; ala nola, ipurdia edo eskotea.



7- Bicenturi:

Iragartzen den produktu hau emakumeei zuzenduta dago batik bat. Emakumezkoek haien irudiagatik obsesionatuta daude, baina hori komunikabideen bidez zabaldu den ideia da.

Honako iragarkian, nahiz eta matxista ez izan, emakumeen irudi estereotipatua erakuzten du. Emakume ederra, argala, gorputzaren edertasunagatik arduratuta. Horrelako esaldiak agertzen dira iragarkian: " lo voy a lamentar", "me arrepentire". Hondoren neska paradisiakoa den munduan sartzen da, non bicenturi janda primeran sentitzen zara. Mundu horretan agertzen diren emakumeak, noski, ederrak eta argalak dira.

Nire ustetan horrelako iragarkiak edo horrelako mezuak zabalantzea argalak ez diren emakumeetan modu kaltegarrian eragiten dute. Emakumea ez da argala izan behar, eta are gehiago emakumea jaten duenagatik ez da txarto sentitu behar.


8- Bancaja:
bat ere egokia ez den iragarki baten aurrean gaude oraingo honetan; ez sexista izateagatik, baizik eta biolentzia bultzatzen duelako. Gizon heldu baten irudia agertzen da, zeinari bankuak komisio handia kobratu dion. Oso haserre dagoenez, kalerik paseatzen dagoelarik, oinezkoak jipoitzen ditu. Ez dut uste horrelako iragarkiak egin behar direnik.


9- Magnum:

Guztiz sexista den iragarki bat dugu, agertzen diren gizona eta emakumea objektu sexualak bezala aurkezten dituelako. Emakumea ederra da eta bere Magnum izozkia modu sentsual batean jaten dabil. Bestetik gizona, suhiltzailea da, indartsua, ederra eta ausarta. Aurkezten zaigun heroia emakume desio sexualarekin begiratzen du.


10- Chanel:

Iragarki bat baino, Audry Tato aktoresak protagonizatutako laburmetraia bat dela ematen du. Bertan amodiozko istorio bat erakusten da, non gizona emakumearengana hurbiltzen den. Hori gure gizartean gertatzen den gauza bera da: gizona emakumearengana hurbildu behar da, berak ematen du lehen pausua. Hala ere, nire ustetan neutroa den iragarkia da, emakumearen edo gizonaren integritatea zapaltzen ez baita.

Chanel - Audry Tatu






11- Acurius:

Honako iragarki hau, sexista ez izatetik aparte interarraziala da. Interarraziala esaten dut baina gizonezko beltzak bakarrik agertzen dira. Acuarius azken urteetan martxan jarritako ildotik jarraitzen du, munduko gizarte guztien pluralitatearen adierazgarri.



12- Pascual:


Nahiko sexista da. Janarien erosketa emakumeak egiten ari baitu, amak. Gero etxean umearekin ikusten dugu sukaldean, haren atzetik gauzak egiten dagoelarik. Emakunderen hirugarren puntua urratzen du, etxeko lanak emakumeenak baino ez izango balira aurkeztu.

13- orangina:

Orangina freskagarriaren, ikusi dudan lehenengoko iragarkia dugu emen. Nire ustetan, sexista den iragarkia da; baina ez emakumeen eskubideak zapaltzen dituelako. Emakumeok, itxuraz, daukagun ezaugarri propio bat erakusten du: emakumeak oso inbidiosoak gara, gure artean konpetitzen dugu.

Iragarki honetan 2 neska eta "hiena bat" ikusten ditugu taberna beteko terrazan "orangina" bat hartzen. Emakumeak ederrak dira, eta animalia emakumearen janzkera dauka. Horrelako batean, kaletik, oso erakargarria den beste emakume bat pasatzen da, eta freskagarria edaten zeudetenak, bera begiratzen dute inbidiaz. Oinezko neskak, takoi oso altuak darama, eta alako batean takoi bat apurtzen zaio. Momentu horretan terrazako neskak eta hiena barrezka hasten dira oso modu despektiboan.

Nire ustetan, sexista da, emakumeok besteen gorputzen gaineko inbidiak sustatzen dituelako, eta gainera emakumeon irudia hiena batekin konparatzen dute; hienak maltzurrak izanik.




Orangina - hiena




14- Telefonica:

Kasu honetan, umorezko iragarki baten aurrean gaude. Autonomoei zuzendutako spot-a da, eta bertan hiru gizon agertzen dira abesten eta dantzatzen. Nire ustetan ez da sexista, neutroa baizik. Baina esan beharra daukat, hiru gizon egon beharrean emakumeak egongo balirate, ederrak izango zirela; kasu honetan gizonak ez dira bereziki ederrak, baina itsusiak aldiz bai.

Horregatik, esan dezakegu, gizonezkoek iragarkietan agertzen direnean itsusiak direla, horrelako umorezko kutxua emateko.

15- Canal +:

Nire ustez, sexista ez den iragarkia da Canal+ek egindako iragarki hau. Hala ere, publiko maskulinoari zuzenduta dago, haiek direlarik futbolaren kontsumitsaile nagusiak. Futbolsale eta emakume bezala pizkat baztertuta sentitu nahiz, baina ikuspuntu publizitario batetik, horrelako helburua ez duela badakit, beraz neutroa dela uste dut.


posted by Malena @ 7:36  
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home
 

© 2006 MuerTe DulCe | Blogger Templates by Gecko & Fly.
No part of the content or the blog may be reproduced without permission.
Learn how to Make Money Online at GeckoandFly
First Aid and Health Information at Medical Health

 
 

Web This Blog
About Me


Name: Malena
Home: Getxo, Bizkaia, Spain
About Me:
See my complete profile

Previous Post
Archives
Links
Affiliates

make money online blogger templates