MuerTe DulCe

miƩrcoles, 25 de marzo de 2009
3. Bakardadetik, 230 lagun izatera

Malena psikikoki ezagutzen dut, baina inoiz ez diot itxura fisikorik eman. Emakume ederra bai baina, nor ote? Hori izan da nire lehen eginbeharra. Emakume ederrak saltzen dute eta Malena zehozer bada guapa da; guapa eta sexy, alegia. Beraz googlen sartu eta "chica sexy" jarri dut bilatzeilean. Emaitza (ezplikaziorik behar ez badu ere) zinema pornoko arroparik gabeko emakume eskulturalen argazkiak dira. Nire ustetan, ederregi eta baldarregi errealak suertatzeko. Printzesa honek ez dauka bere gorputza biluzik erakuzteko beharrik. Tango dantzariak hile beltza dutela pentsatu dut, eta hori izan da nire hurrengo irudi bilaketaren inspirazio puntua. Googlen berriro sartu, bilatzailean "chica morena" jarri, eta horra hor bilatzen dudana: hile beltza eta luzea, guztia espresatzen duten begi handiak, irribarre ikaragarria eta, konfesatu beharra daukat, titi tente eta sendoak erakuzten duen eskote handia daukan emakume gaztea.


Badaukat irudia; ondoren bere pertsonalitatea mundu osora erakusteko moduan prestatu behar dut, irudi eder bat baino gehiago den Malena ezagutzen dut nik et beraz hori ezaguaraziko dut.


Beti maite izan ditut cadiztarrak; beti irribarretsu, bete eguzkitan, beti hondartzan akanpaleku batean bailitzaten bezala, beti tapak jaten, beti pozik azken finean. Beraz Malena Maess cadiztarra bihurtu dut segundu batean eta erroldatu gabe (hona hemen edonor edonongoa izan litekearen froga). Malena ikasten duen printzesa adimentsua da, idazle hona eta kazetaria bokazioz eta diseinatzailea eta margolaria ametsez. IES Fuerte De Cortaduran ikastola cadiztarrean ikasketan burutu zituela erabaki dut (al tuntun aukeratua, ez baititut ezagutzen cadizeko ikastolarik, Algortar batek gauza asko daki baina, momentuz, ez dugu magiarik eginten). Hamazortzi urte bete eta bere ikasketa unibertsitarioak burutzera joan zen Espainako hiriburura. Madril aukeratzearen arrazoia sinplea da: Carlos III unibertsitateak kazetaritza titulazioa ematen duen unibertsitate hoberenetarikoa izatea eta bertan milaka ikasle egotea, horrela Malenak, milaka ikasle horiek bere lagunak bihurtuko zituen, bere bloggaren bakardadea ahaztuz eta facebookeko praktikan ahalik eta arrakasta gehien lortuz.


Pertsonaiaren oinarrizko informazioa da hori. Faltsukeria alde batera utziz ( erdizka bada ere), Maiteren pertsonalitatea erantzi diot, Maite eta Malena horrelako antza psikikoa izan baitute haien bizitzak inflexio puntu batean gurutzatu zirenetik.


Nire perfila behin bukatutzat eman, lagunak bilatzeari ekin dio Malenak, oso estrategia erraza jarraituz. Cadizeko ikastolako eta Madrileko unibertsitateko gizonezkoei gonbidapena bidali diet, egia esanda, erantzun positiborik jasoko ez dudanaren uztean, baina beti ere fedea mantendiz eta etsitu gabe. Bada etxera bueltatzeko ordua.

Behin etxeko atea zeharkatu txanklak kendu ditut eta zuzenean sarean konektatzera sartu nahiz ordenagailuan. Facebooken sartu eta banituen 4 lagun. Lagunak bilatzeari eikin diot, eta ez bakarrik unibertsitatekoei eta ikastolakoei, nire lagunen lagunei gonbidapenak bidaltzea erabaki dut; gero ikusiko dugu ea siria sartu diogun (Malena eta biok). Arratsaldean bertan espero nituen baino askoz ere lagun gehiago lortu ditut. Ziurrenik arrakasta bi titi tente horiei eskertu behar diet, baina ez dut inoiz eskerrak eskatzen ezagutzen ez dudan inorri, eta are gutxiago gorputz ezezagun baten bularrei.


Lan gogorra egin dut gaurkoz, benetazko lagunekin garagardo bat (edo pare bat) artzera noa tabernara, sareko pertsonalitate faltsu honek engantzatzearen arriskua baitdaukalako, eta ez daukat ludopatian erortzeko gogorik.

posted by Malena @ 13:09   3 comments

domingo, 15 de marzo de 2009
Gaur eguno gizartean edonork edonor izan liteke. Teknologia berriek pertsonalitate suplantazioa ahalbidetzen dute. Horren froga aurkitzeko interneten sartu besterik ez dugu egin behar. Pertsonai birtualak modan daude; batzuk benetakoak gara, beste batzuk, aldiz, ez dira existitzen. Gaurko sarean "chat"ak nagusitzen dira, eta lagunen web sozialak gazteriaren bizitzan murgildu dira, haien eguneroko bizitzaren parte bihurtuz.



Nire izena Maite Quintana da, baina klandestinitatean Malena Maess emakume misteriotsuan bihurtzen naiz. Jadanik, urte bat eman dut baimenik gabe, kanpandorre heroina honen pertsonalitatea suplantatzen. 12 hilabete izaera aldatzen baina Malena ezagutzera eman gabe. Malena ez dauka izaera fisiko finkorik; Malena edonor izan liteke. Baina nire irakazte idazle trebe batek bidalitako esperimentu baten eginbeharrak, tango dantzari honen bizitza guztiz aldatu zuen. Katixaren agindua (hori bada nire irakaslearen izena), Facebook korronte faltsu bat irekitzea zuen abiapuntu gisa, ondore, bertan izandako experientzia bakardadearen blogg honetan idazteko. Bi aste eman ditu Malena Maessek facebooken "pertsonai fisiko erreak" bat bezala bizitzen; hona hemen printzesa beltzaren kronika.
posted by Malena @ 11:45   0 comments

viernes, 6 de marzo de 2009
Pertsonalitate suplantazioa
Hurrengo sarreretan facebookeko esperimentuko praktika idazteari ekingo diot
posted by Malena @ 11:43   0 comments

© 2006 MuerTe DulCe | Blogger Templates by Gecko & Fly.
No part of the content or the blog may be reproduced without permission.
Learn how to Make Money Online at GeckoandFly
First Aid and Health Information at Medical Health

 
 

Web This Blog
About Me


Name: Malena
Home: Getxo, Bizkaia, Spain
About Me:
See my complete profile

Previous Post
Archives
Links
Affiliates

make money online blogger templates