MuerTe DulCe

lunes, 20 de abril de 2009
Eraginkortasun jaialdiak
Malena ahastuko dugu gaurko sarreran, blogg honen bizitzari parentesi bat eginez. Horaingo honetan,Katixak, iragarleek prestatzen dituzten eraginkortasun jaialdiei buruzko ausnarketa "sakona" eskatu digu.

Publizitate munduan hainbat jaialdi aurkitzen ditugu. Guztientzat ezagunentak, kreatibitate jaialdiak dira. Jaildi hauetan iragarkien alde artistikoa azpimarratzen da. Hauek agentziek eratzen dituzte eta, hauen eta kreatiboen ospea lortzea dute helburutzat. Bestetik, eta gure interes osoa daukatena, Eraginkortasun jaialdiak ditugu. Huek, aurrekoak ez bezala, iragarleek beraiek eratzen dituzte; kasu honetan "Asociacion EspaƱola de Anunciantes" delako erakundeak antolatzen du jaildi hau. Bertan erakundeko kide diren , eta bertan parte hartu nahi duten iragarle empresek parte hartzen dute, haien iragarkia, marketing plana eta kanpainiak izandako eraginak (zenbakiak) presentatzen, ondoren eraginkortasun gehien lortu duten iragarleak sarituz.



Bi publizitate jaialdi hauen alderik nabarmena antolatzaileak dira; lehenengoa agentziek eratzen dute, hauen ospea eta izen ona azpimarratzeko eta iragarleek haien zerbitsuak kontratatzeko. Eraginkortasun jaialdiak aldiz, iragarleek eratzen dituzte. Honen arrazoia haien publizitatea egitea da ere, haien izen ona besteen gainetik erakusteko. Gainera, kreatibitate jaialdietan ez bezala, dibertimendua eta edertasuna baloratzen dira saridunak izendatzerakoan.





posted by Malena @ 5:04   0 comments

jueves, 9 de abril de 2009
4- Post- test - Heineken 2/2


Oraingo sarrera honetan, aurreko egunetan burututako post-testaren emaitzak aztertuko ditut.

Aipatu beharrekoa da, garagardoaren kontsumitzaileak gizonak direla gehienbat. Nahiz eta inkesten erdia emakumeak erantzun, konturatu nahiz, emakumeak gutxiago kontsumitzen dutela. Beraz Heineken garagardoaren kontsumitzailearen perfila 18- 30 urte bitarteko gizonak dira.

Aurretik uste nuen bezala, Heinekeren kanpaina inpaktu hona izan du, hau da eraginkorra izan da. Inkestatuen %80ak iragarkia gogoratzen du, modu positiboan gainera. %10ak gogoratu du, baina nire laguntzarekin; haien esanetan hainbeste iragarki egonda ezinezkoa da iragarki guztiak gogoratzea. Azkenik, %10ak ez du iragarkia gogoratzen.

Horrela, iragarkia gogoratzen zutenen %90ak oso gustoko izan du kanpaina. Hau oso positiboa da iragarki bat eraginkorra izateko, ikusleek gustoko izan behar dutelako. Ehuneko hamarrak, ez dauka iritzirik, beraz, ez du iragarkia baloratzen.


Iragarkiak beraz oso arrera hona izan du, baina zer gogoratzen dute ikusleek? gehienek %60a pertsonaiak gogoratzen dituzte; hau da emakumeak eta gizonak bakoitzak etxearen leku batean). %30ak irudiak gogoratzen dituzte: emakumeak garrasika jantzi-gelan eta gizonak gauza bera egiten baina Heineken garagardoaz betetako izozgailuan. Azkenik, %10ak mezua gogoratzen du.



Bestetik, konturatu naiz, inkestatuen erdia baino gehiago oso estereotipatuta dagoela uste du; hots, emakumeak bere arropa kontuetan daude, eta gizonak garagardoarekin. Hala ere %35ak ez du horrela ikusi, eta humore bezala artu du. Hori dela eta ikusi dezakegu, nola inkestadunak, orokorrean, jarrera honez hartu dituztela estereotipoen ezarketa. Ildo beratik jarraituz, inkestadunen %80 a inguru, ideia oso orijinala bezala baloratu dute spota. Bestetik %20ak nahiko orijinala dela esan du.

Beraz, iragarlearen helburua bete dela esan dezakegu: iragarkia gogoratzen da, gustokoa dute, eta gainera orijinal bezala baloratuta dago eta gainera, Heineken markarekin ondo identifikatzen dute, Heineken-ren identitate zeinuak iragarkian agertzen direlako: kolore berdea.



posted by Malena @ 4:36   0 comments

martes, 7 de abril de 2009
4. Post- test Heineken 1/2

Gaurko sarreran Heinekenek 2009.urteko martxoan martxan jarritako kanpainaten post-testa egingo du.

Post-testa publizitate kanpaina baten gainean egiten den kontrola da, honen mezuaren eraginkortasuna neurtzeko. Iragarlek, horrela, jakin ahal izango du markatutako helburuak lortu dituen edo ez. Post-testak behin kanpaina amaitzean edota emititzen diren bitartean egiten dira.


Heineken











Post-testa egiteko lehenengo eta behin, xede-taldea aukeratu behar da: 18 - 30 urte bitarteko gizon emakumeak. Inkesta 20 pertsonei egingo diet

Hona emen galdeketa:

Kaixo, Heinekeren azken iragarkiaren eraginkortasun ikerketa egiten nabil. Ikerketa honen helburua da jakitea ea transmititu nahi zen mezua modu zuzen, ulergarri eta eraginkor batean ailegatu den. Horregatik hurrengo galdetegia erantzutea eskatuko dizut:


- Adina:

- Sexua:


1- Garagardoa gustoko duzu?

- Bai

- Ez

- Ed/ezd


2- Heinekeren azken iragarkia gogoratzen duzu?

- Bai

- Ez

- Gogoratzen du baina laguntzarekin


3- Ze neurrian baloratuko zenuke iragarkia?

- Asko gustatu zait

- Nahiko gustatu zait

- Ez daukat iritzirik

- Ez zait gustatu

- Ez zait batere gustatu


4- Noiz edaten duzu garagardoa?

- Lagunekin

- Etxean

- Bakarrik

- Tabernan

5- Zer gogoratzen duzu iragarkiari buruz?

- Musika

- Pertsonaiak

- Mezua

- Irudiak


6 - Estereotipatuta dagoela uste duzu? Zergaitik?


7- Markaren irudia ondo islatzen du? baloratu 1 tik 7 ra

Txarto islatzen du 1 2 3 4 5 6 7 Ondo islatzen du


8- Ideia orijinala erabili dela uste duzu? baloratu 1tik 7ra

Ez-orijinala 1 2 3 4 5 6 7 Oso orijinala

9- Ze beste heineken iragarki gogoratzen dituzu?

10- Beste garagardo marketako iragarkirik gogoratzen al duzu? Zein?

posted by Malena @ 0:00   0 comments

© 2006 MuerTe DulCe | Blogger Templates by Gecko & Fly.
No part of the content or the blog may be reproduced without permission.
Learn how to Make Money Online at GeckoandFly
First Aid and Health Information at Medical Health

 
 

Web This Blog
About Me


Name: Malena
Home: Getxo, Bizkaia, Spain
About Me:
See my complete profile

Previous Post
Archives
Links
Affiliates

make money online blogger templates